Esperientzia ahaztezina ziurtatzen dizugu

Kabiak 5 txori ezberdinez osatuak daude eta horietako bakoitzak bere berezitasun eta ezaugarriak ditu. Txori batzuk Baztango natur guneetan bizi dira urte osoan zehar eta beste batzuk eskualdera migratzen dute denboraldi baterako.

 1. SOLAIRUAN

Buztanluzea, Enara eta Okila gelak ditugu eta ohe bikoitzez osatuak egoteaz gain, komun propioa daukate. Buztanluzea eta Okila handiak izanik, sofa bana dituzte ohea egiteko aukerarekin. Enara gelak berriz pertsona bat edo birentzat du lekua.

2. SOLAIRUAN

Mirua eta Hontza izeneko bi suite ditugu, biek berdina eskeiniaz. Ohe bikoitz handia, komun propioa, mini barra, sofa ohea egiteko aukerarekin, pellet bidezko su bajua eta azkenik naturari begira erlaxatzeko jacuzzia. Espazio handia eskaintzen dute, baita goxotasuna ere.

Oparitu Kabia

Kabiaren atseden goxotik Baztango gozamen osora

Ezkontza, urtebetetze, jubilazio edo bestelako edozein arrazoi tarteko, oparitu Kabia landetxean egonaldi eder bat.

Opari txartel pertsonalizatua egingo dizugu nahi duzun gela eta gau kopuruarekin.

Jarri gurekin harremanetan ondoren agertzen diren kontaktuen bitartez.

Scroll to Top