Baztan ezagutu

Baztan harana, Nafarroa ipar- ekialdean kokatua dago. 376,81 km2 ditu eta erkidegoko herririk zabalena da. Gaur egun 7.800 inguru biztanle bizi dira ibar honetan. Baztan, Bortziriak eta kinto-errealaren artean dagoen Pirinio baxuetako haran tipikoa dela esan daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzez eta pagoz osaturiko basoak…

Baztanek 15 herri ditu (Amaiur sartu zen azkena 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan banatuak:

  • Baztangoiza: Erratzu, Azpilkueta, Arizkun eta Amaiur.
  • Elizondo: Elizondo, Elbete eta Lekaroz.
  • Erberea: Irurita, Gartzain, Arraioz eta Oronoz.
  • Basaburua: Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandoz.

Baztango etxe gehienek beren aurrealdean duten armarrian xake taula bat irudikatzen dute. 1212. urtean dago beraien jatorria, kristauek “Nabas de Tolosa” gatazka irabazi zuten garaian.

Scroll to Top