Kabiaren sorrera
Badira urte batzuk KABIAren proiektua martxan jarri genuela. 2019ko urte hasieran obran burubelarri hasi ginen, nahiz eta urte batzuk lehenagotik bizi proiektua garatzen aritu. Argi genuen gure bizitzeko modua zein izatea nahi genuen. Esfortzu handia eskatu digu, baina gure ametsa gauzatu ahal izan dugu.
Orain eraberritu dugun baserri hau XVII. mendekoa da. Etxe handi hau oso zaharkiturik zegoen eta “Principe de Viana” erakundeak bigarren graduko eraikin historikotzat duenez, eraberritzeak, laguntza baina oztopo gehiago izan ditu. Gure ilusio zein ametsak egi bihurtzeaz harro gaude eta harrotasun hori zuek denekin elkarbanatu nahiko genuke.
Landetxeari Kabia izena jartzearen arrazoia kabi goxo batetik abiatuta, Baztango inguruaz gozatzeko aukera eskeintzetik dator baina baserriaren jatorrizko izena Aldekoa da.
Mende guzti hauetan zehar famili ezberdinak bizi izan dira eta azkenekoa argazkian agertzen den Larramendi Kordoba familia izan zen.
Larramendi Kordoba familiako haurrideek ez zuten haurrik izan eta gu, beren gertuko familia izanik, azkena hil ziren anai arreben artean baldintza sinple batekin guri uztea erabaki zuten, “Etxea zaindu”.
Etxeari errespetua zor zaio, etxea ez da gurea, gu gara etxekoak. Gu joanen gara baina etxea hor geldituko da.