Ezagutu Baztango
edertasun naturala

Derrigorrezko eremua *





Gure lanaren ardatza

Proiektu honek familia baten bizi eredua du ardatz, balore batzuetan oinarritzen delarik. Autosufizientzian, gertutasunean eta kalitatean sinesten dugu, elikadura, energia, ura, dena kontutan hartzea beharrezkoa da. Bizitzeko oinarrizkoak ditugun elementuak, ahal den neurrian geuk sortzea eta lantzea dugu helburu, baita geuk sortzen ez duguna bertakoa eta kalitatezkoa izatea ere. Pixkanaka bide horretan sakontzen ari gara, bai gure bizitzeko moduan eta baita landetxeko bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuetan ere.

Bestetik zaintza dugu bizitzaren erdigunean, etxekoen zaintzaz haratago, gure bizitzaren parte izango diren gainerakoena ere balioan jarri nahiko genuke. Bezero, langile, erosleku eta bizilagunak besteak beste. Denek dute modu duin batean bizitzeko eskubidea, denek dugu errespetatuak izateko beharra, baita naturak ere. Beraz, garrantzitsua deritzogu denen artean, elkarlanean turismo jasangarri baten alde lan egitea. Erakunde, eragile, bizilagun eta guztion artean Baztan jasangarri baten alde lan eginez lortuko dugu denen arteko zaintza orekatua bermatuko duen sarea.

Baztan ezagutu

Ongi etorri Baztango eskualdearen bihotzera! Eskualde zoragarri honetara ihes egiteko asmotan bazabiltza, ez galdu gure landetxeko logelez gozatzeko aukera.

Ingurune pribilegiatu batean gaude, mendiz eta naturaz inguratuta, eta bertan deskonektatu eta aire freskoa arnastu ahal izango duzu. Gure logelak zure egonaldia erosoa eta atsegina izateko behar duzun guztiarekin hornituta daude, ohe erosoetatik instalazio modernoetaraino.

Gainera, zerbitzu gehigarriak eskaintzen ditugu, hala nola bertako produktuez osaturiko gosariak eta Wi-Fi interneterako doako sarbidea landetxeko eremu komun guztietan. Hemendik Baztango eskualdearen edertasuna ezagutuko duzu, historiaz, gastronomiaz, kulturaz eta tradizioz beteriko herriak.

Esperientzia ahaztezina ziurtatzen dizugu!

Oparitu Kabia

Kabiaren atseden goxotik Baztango gozamen osora


Ezkontza, urtebetetze, jubilazio edo bestelako edozein arrazoi tarteko, oparitu Kabia landetxean egonaldi eder bat.

Opari txartel pertsonalizatua egingo dizugu nahi duzun gela eta gau kopuruarekin.

Jarri gurekin harremanetan ondoren agertzen diren kontaktuen bitartez.

 

Non gaude

Bai esan?

Jar zaitez gurekin harremanetan.
Bidali mezu elektroniko bat edo deitu guri.

Scroll to Top