Baztan ezagutu
Baztan harana, Nafarroa ipar- ekialdean kokatua dago. 376,81 km2 ditu eta erkidegoko herririk zabalena da. Gaur egun 7.800 inguru biztanle bizi dira ibar honetan. Baztan, Bortziriak eta kinto-errealaren artean dagoen Pirinio baxuetako haran tipikoa dela esan daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzez eta pagoz osaturiko basoak…
Baztanek 15 herri ditu (Amaiur sartu zen azkena 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan banatuak:
- Baztangoiza: Erratzu, Azpilkueta, Arizkun eta Amaiur.
- Elizondo: Elizondo, Elbete eta Lekaroz.
- Erberea: Irurita, Gartzain, Arraioz eta Oronoz.
- Basaburua: Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandoz.
Baztango etxe gehienek beren aurrealdean duten armarrian xake taula bat irudikatzen dute. 1212. urtean dago beraien jatorria, kristauek “Nabas de Tolosa” gatazka irabazi zuten garaian.